Gaur Egunen Arabako #arkeologia ondare lapurren albistea oso modu arinean eman dutela iruditzen zait, Indiana Jones ere aipatu dute...

Aukera polita zen aztarnen testuingurua (zehazki non eta nola agertu den) aztarna bera bezain baliotsua edo baliotsuagoa dela esateko. Hori baita aztarnategia eta iraganeko pertsonen bizimodua ulertzen saiatzeko gakoa. Aztarnak testuingururik gabe balioa galtzen du (ez naiz diruaz ari).

"Altxor bilatzaile" hauek guztion ondarea hondatzen dute.

Jarraitu

@aldatsa Nik, aukera dudan guztietan, "altxor" horien balio ekonomiko ezdeusa azpimarratzen saiatzen naiz. Ez dago urrerik, ez dago zilarrik: buztina, sukarria eta hezurrak baino ez, testuingurutik kanpo paper bustiak baino askoz ere gehiago balio ez dutena. Baina kazetariek hor jarraitzen dute, "altxorra" gora eta "altxorra" behera, espoliatzaileen diru gosea inflamatzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea