Ostirala, 12.00ak dira eta gosaldu barri nago.

Lagun batek komentatuta baraualdiak luzatzen hasia naiz, eta emaitzarekin pozik nago. Pisua galtzeaz gain, burua argiago nabari dut, eta kuriosoa bada ere gose gutxiago nabari dut. Batez ere goizean zehar, lehen 10.00ak bueltan nabaritzen nuen sabel-huts sentsaziorik ez dut.

Baraualdi horiek egiteko era afaria aurreratzea eta gosaria atzeratzean datza, horrela gorputzera elikagairik sartu gabeko orduak luzatzen dira.

@jogerka nik, denbora dudanean, berandu gosaltzen dut. Nire gorputzak ez du nahi jaterik eta orduan esnatu eta gutxira te bat hartzen dut eta handik ordu ta pikura jaten ditut zerealak edo dena delakoa. Arazoa da askotan esnatu eta gosaldu behar dudala, "orain ala inoiz ez" delako. Hortik busera, busetik klasera zuzenean, klase batetik bestera eta amaitu orduko 13.00... baina ohotura ona da eta nire sabelak eskatzen dit gosaria atzeratzearena...

Jarraitu

@okerreko @jogerka Esango neuke naturalena hori dala. "Benetako biharra" dakan jente askok (blue collar), goizeko 5:00etan mokadu arin bat baiño ez, eta "benetako armozua" 8:00ak aldian egitten dau, tenedorez eta kutxilloz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea