Jarraitu

Gure umiak ikusten dittuezen youtuberretatik gitxien gustatzen jatana: bapatian egitten dittuezen txillixo estridentiak. Ze nezesidade? Hain "profesionalak" badira, ez dira konturatzen audixua holan saturauta entzuliak uxatzen dittuezela?

@txikillana
Baina uxatzen ditu entzuleak? Ala entzuleen gurasoak? 🤔

@xa2 @miren @okerreko ren estiloko behaketa batek erakutsi dit gure umeek ere (zorionez) gehiago ikusten dituztela audio maila uniformea mantentzen dakiten youtuberrak, horrelako energumenoak baino.

@txikillana @miren @okerreko Neuriek ez 😓 Jabetzen dira ganorabako batzuk diezela, baina halatabe...

@xa2 @txikillana @miren @okerreko niri bob esponjarekin ere berdina gertatzen zait. Ezin dot aguantatu. 🙈

@eider @xa2 @miren Txillixuak tira (batez be Patricio Estrellanak). Baiña bestela oso ondo dago Bob Esponja! 😉

@txikillana @eider @miren niri be gustanten jaten, eta Gumball geixau... Baina orain beste liga baten gabiltza: Eurak "Attack on Titan" japonesez subtitulatuta ikusi dabe, eta orain geugaz gaztelaniaz... Eta ez jakie itzulpena bat ere gustatzen oso "suabie" dalako 😅 attackontitan.fandom.com/wiki/

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea