Ba Europako medikamentu agentziako arduradun batek gaur baieztatu omen du lotura dagoela AstraZeneka txertoen eta tronbosi kasuen artean.
Zaharrentzat izan ezik askoz arriskutsuagoa da txertoa bera, Covida baino.
Gazte eta osasuntsu egonda txerto hori hartzea, inongo beharrik gabe errusiar erruletara jolastea da.
@abodi Hori ez da horrela. Txertoa tronbosi kasu horien atzean egonik ere, kasuak gutxi dira eta probabilitatea oso txikia. Txertatu gabe egonda COVID harrapatu eta hiltzekoa askoz handiagoa da.
@ileturia 30 urtez beherakoetan Covid kutsatuen hilkortasuna 10.000tik 1ekoa da, hau da % 0,01. Horren arrisku baxuarekin bestelako arrisku eta efektu larriak dituen txerto bat ipintzeak ez dauka zentzurik zaharrak ez direnengan.
@abodi 30 urtetik beherako COVID kutsatuen hilkortasuna 10.000tik 1 ingurukoa da, zuk diozun bezala. Baina oraindik gazte kontsidera daitezkeen beste adin batzuetan altuagoa da, irakurri dudanaren arabera: 30 urtekoena 1.000.000tik ehunka batzuk, 40 urtekoena 1.000tik 1ekoa...
@abodi Baina 10.000tik 1eko kopurua hartuta ere, AstraZeneca hartu dutenen tronbosi edo enbolia kasuen portzentajea ez dago oraindik argi baina 1.000.000tik 1eko eta 100.000tik 1eko arteko kopuruak irakurri ditut nik eta hilkortasuna horietako hiru edo lautik bat.
@abodi Horregatik, ez da zuzena esatea "zaharrentzat izan ezik askoz arriskutsuagoa da txertoa bera, Covida baino". Eta COVIDarenari "arrisku baxua" deritzozu, baina txertoarenari askoz baxuagoa izanik "errusiar erruleta"? Ez dakit ba...
@ileturia Txerto horren kasuan erabaki dute 18 urtez azpikoei ez zaiela eman behar eta argudiatu dutena izan da adin horretan Covid hilkortasuna oso baxua dela eta aldiz txertoaren arriskuak ezezagunak.
Arrisku oso baxuko gaitz baten kasuan, erremedioa gaitza baino okerragoa izatearen aukeraren aurrean erabaki zentzuzkoa da. Eta 30-40 urteen artean aplikagarria txertoak eragin dituen hainbat arazo ikusita.
@ileturia Tarte horretan jada ez da arrisku ezezagunak sortzen dituela txertoak, baizik eta tronbosi eta koagulo arazo larriak zuzenki eragin izanaren erantzulea dela. Proportzio txikian dirudienez bai, baina pertsona osasuntsuengan. OSASUNTSUENGAN.
@ileturia Covidak batez ere larritasuna aurretik osasun arazoak dituztenegan duela kontuan hartuz, gazte osasuntsuen kasuan Covid hilkortasuna % 0,01 hori baino askoz baxuagoa da. (Are baxuagoa emakumeen kasuan eta aldiz tronbosi kasuetan emakumeak izan dira kaltetuen %75).
@ileturia Kalte larri horiek pairatu dituzten pertsona gazte osasuntsu horietan, txertoa hartzera osasuntsu joan eta txertoak izorratu ditu, ez Covidak. Heriotz zuzenen kausa bada, hori ez da ahuntzaren gaueko eztula. Eta gainera epe ertainerako ondorio posibleak inkognita bat dira oraindik.
@ileturia Txerto horren osagai nagusia txinpanzeen anedobirusa da, genetikoki modifikatuak izan diren partikulekin eta etanola bezalako beste hainbat sustantziarekin batera.
Badaezpada haurdun dauden emakumeei edo haurdun gelditu nahi dutenei ez ezartzeko gomendioa eman dute jada.
@abodi Haurdunei buruz diozunaz ez dut ezer irakurri, baina gobernuren baten erabakia bada, horrek ez du ezer esan nahi: debekatzen dute, gero baimendu, gero adin tartea aldatu... eta irizpideak ez dira zientifiko edo medikoak, politikarien epe laburreko kalkulu elektoralak baizik, eta bereziki jendearen "omission bias" kontuan izanda (gutxiago zigortuko dituztela ez txertatutako hildakoengatik, gehiago izanik ere, txertatutako hildakoengatik baino).
@abodi Aldiz, datuetan oinarritutako zientzialarien gomendio edo erabakia bada, hau da, kasu bakan horiek eman diren taldea identifikatu bada eta horregatik hartu bada erabakia, prekauziozko erabaki logikoa da eta berez oso-oso gutxi diren kasu horiek are gehiago murriztuko lituzke.
@abodi Baina kasu bat edo bestea izan, batzuk interpretatuko dute "haurdunei ez jartzea gomendatu badute zeozegatik izango da", eta jendeak edo gobernuek ez jartzea erabakitzen badute, heriotza gehiago gertatuko dira...
@abodi @ileturia Leturiaren argumentazioarekin guztiz bat nator, Abodi. Ez dut gehitzeko ezer, salbu eta txertoaren suspentsio prebentiboa egin duten gobernuen argudioak ahulak direla, eta panikoarekin zerikusi handiagoa dutela, ebidentziarekin baino. #HisteriaKolektiboa
@jogerka @txikillana @abodi Ba nik ez dut uste. Zerbait behartuta egin beharrak ez du panikoa sortzen, ez bada horren inguruko kezka edo beldurrak dituzula. Ze paniko sortzen du ba errenta aitorpena egin beharrak, adibidez?
@jogerka @txikillana @abodi Niretzako, panikoa sortzen da gobernuek, irizpide medikoetan edo ebidentzietan baino, kalkulu elektoral, ekonomiko eta bestelakoetan oinarritzen dituztenean erabakiak eta suspenditzen badute denbora baterako bakuna bat, gero berriz onartzen badute, gero adina aldatzen badute... Jendeak konfiantza galdu eta neurrigabeko arriskua ikusten dute, eragin kaltegarriagoak dituzten erabakiak hartzera bultzatuz.
@txikillana barkatu muturra sartzea, baina panikoa aipatuta, nik uste panikoak eragin handiagoa duela bai edo bai txertatu beharra sentitzean prebentiboki txerto bat geldiaraztean baino #HisteriaKolektiboa
@abodi @ileturia