@pospolos @jon @porru Eta lehengo aldean asko da hori! Gu, umetan, inoiz "Frantziara joan ginen" asteburu pasan. Orduko argazkietan Baionan eta Garazin ibili ginela ikusten dut. Dena den, ni gauzak zehatzago izendatzearen aldekoa naiz. Ilusio abertzaleak errespetatzen ditut, baina "EAE-TB", EAEko Espeleologoen Elkargoa, EAEko Fisioterapeuten Elkargoa, EAEko Unibertsitatea... izen fidelagoak litzazke (bide batez gabeziak nabarmenduz).
@pospolos @jon @porru EHU "Euskal Herriko" unibertsitate bezala izendatzea, abertzaleren baten ilusioa da. Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitatea delako. Ez da Euskal Herrikoa, eta nik dakidala ez du sekula izateko asmorik erakutsi. Beraz, ilusio hutsa den izen horrek nahasmena baino ez du eragiten.
@txikillana
Ba tamalez euskeraz ikasi nahi duen edonork derrigorrez jo beharra dauka EHUra, beraz, alde horretatik badu bere zergatia.
@jon @porru
@txikillana
Ez da ilusio abertzalea eta ez dauka lurraldetasunarekin zer ikusirik. Ni behintzat gertuago sentitzen naiz napar edo iparraldeko edozein euskaldunaz nire herriko gehienetik baino. Uste dut Korrika herria dela gure herria, baita Madrilgo edo hegoafrikako korrikaren herria ere. Bestalde dirua dirua da, baino diruaren menpe egoteak bere arriskuak ditu eta sufritu ez dituenik badago, esan dezala hemen.
@jon @porru