Nik umetan asko be TB ordu gehixago ikusten nittuan, gure umiak egitten dabena baiño. Baiña aldia dago: programaziñuan ez zeguan aukerarik (kanal 2 baiño ez), eta tele goiz osuan ixotuta egoten zan, "zeguana emoten". Gustoko bazenduan parian jarriko ziñan, eta bestela olgetan ibilli. Oin, "nahierara" moduan, umiak %100ko atentziñua eskaintzen detsa aparatuari. Ez da bardiña ez. #AutoZuriketa
@rawr Gurean batez ere marrazki bizidunak, edo youtuberrak. Baina beti ez dute umeek aukeratzen. Batzuetan nire gustuko gauzak ipintzen ditut. Atzo, esate baterako, hau ipini nien #mwahaha https://youtu.be/apLn6lS5KaU
@txikillana etxean ez dugu "video on demand" edota inolako harpidetzarik. Ez dakit umeek zer egingo luketen, baina esan dezaket 50 telebista kate inguru izan arren aukeratzeko, inoiz baino telebista gutxiago ikusten dugula. Zaborra besterik ez dute ematen.