Fantineren erortzea, zalantzarik gabe, sekula irakurri dudan infernu danteskoenetakoa da. Baditu burutik nekez aterako ditudan hiru eszena benetan gogor.
Idazteko moduari dagokionez, mende eta erdi baino zertxobait gehiago izateko, oso erraz irakurtzen da. Egia esan, harritu egin nau zein ondo irakurtzen den, itzultzailearen lana goraipatzekoa izateraino.
Victor Hugoren Los miserablesi denbora eskaintzea ideia bikaina izaten ari da.
@desertorea Aspaldi dut horri ekiteko gogoa.
Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea
@txikillana ez dut bukatu, baina dagoeneko irakurri dudan apurragatik: emaiok! (Baina erosi itzulpen gaurkotua, aurrekoa zentsuratua dago).