Jarraitu

@bertol Jendea ergel bezala tratatzen dugunean (EAE-ko agintariek egin duten moduan), ergel portatzera bultzatzen ari gara. Osasun neurriak debekuetan oinarritu dira, ulermenean egin beharrean. Ondorioa: debekua kentzean, jendeak dena libre dela uste duela.

· · Web · 1 · 2 · 2

@txikillana Ez dakit jendea ergel moduan tratatzen duten edo ta beraien onura soilik bilatzen duten politikariek (akaso biak).

Baina Herria ergel moduan tratatzeagatik, honen ekintzak horrelakoak badira jai daukagu, Herri moduan.

Politikariak bitartean, pozik eta lasai, ondoriorik pairatu gabe.

Ez dut politikari eta Herriaren arteko borrokan bideratu nahi egoera, baina ausnarketa egin eta Herri moduan harro egoteko aukera izan beharko litzateke pandemia bezalako egoera.

@bertol Nik dezepzio itzela hartu nuen iaz "Herriaren" erantzunarekin. Politikoei beraien zatiaren ardura kendu barik, kaleko jendearen aldetik nire ideia utopikoekin bat ez zetozen gauza gehiegi ikusi nituen: egoismoa, itsukeria, lintxamendurako zaletasuna, insolidaritatea... Gaur egunean osagile modura, nire supermerkatu batean arma automatikoekin triskantza egiteko modukoa da. Edo Administrazioaren eraikin batean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

E.H.ko Instantzia burujabea