@gontxatorre
Gipuzkoako armarrian agertzen diren hiru zuhaitzak hagin arruntak dira (Taxus baccata). Kondairek diotenez, barduliarrek, Erromatar Inperioaren aurrean ez errenditzeko, euren burua pozoitu zuten hagin arruntaren haziekin. (Wikipedian ikusia eu.m.wikipedia.org/wiki/Gipuzk)
@aldatsa

@aldatsa
Haginaren azpian arriskutsua denik ez dut inoiz entzun (intxaurrondoa edo bai). Haginak pozoitsua EZ duen bakarra bere fruituaren zati gorria (bueno, inguruko estalki urtsua) omen da. Deigarriena, alegia, ez da pozoitsua uste dut, beste guztia bai. Baina azpian egonda akaso arazo handirik ez.
@jogerka @gontxatorre

@mikelgs
Zer den ez dakit, baina intxaurrondoek badute zerbait bai. Nire auzoko zaldiei ez zaie intxaurrondo azpiko belarra batere gustatzen.
@jogerka @gontxatorre

@aldatsa @mikelgs @jogerka @gontxatorre
leienda izango da... bainan gure aitak (adin haundia duena eta bizi guzia nekazaritzan arizana) dio behien uztarriak intxaurrondo zurarekin egiten zirela eta behiak uztarri horren itzalian zeudelarik ez zaudela gustora. Hortik intxaurrondoaren itzalaren kontua...
Abelzaintzan segitzen dugu, eta gure behiak gusto gustora alatzen dira intxaurrondoen azpian.

Jarraitu

@ateazkarra @aldatsa @mikelgs @jogerka @gontxatorre Zenbat halako! 😁 Baina errealitate gordinak ez ditzala horrelako ipuin politak ezabatu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea