Ze amorrua, haundia, jaietako antolakuntza alternatiborako tresna digital libreak jarri ditutenian (Nextcloud) ta antolatzaileetako batek Googlei hain dependentzia haundia eukitzeatik, Googleen dokumentu bat sortu ta hoi bidaltzea jendiai hoi erabili dezan

Ze amorrua jendiak dakan dependentzia besteei inposatzea

@porru Billeretan 20tik batek euskeraz ez jakitziangaittik erderaz egittian parekua. Norbere autoestimuaren neurria.

@txikillana
Ze harreman ikustezu egoera hortan autoestimuakin? Interesgarria suertatu zait

@porru Beno, 19 euskaldunek ez dute bere hizkuntza behar den beste estimatzen; horretara, "ez molestatzeagatik", nahiago dute bere gogoa tragatu, eta erdaldun bakarraren erosotasuna ez urratzea, beste 19ak gazteleraz egitera bultzatuz.

Jarraitu

@porru Eta software librea sustatzen duen talde horren baitan, gauza beretsua: nahiago dute googlezalearen nahietara makurtu, hura "molestatzea" baino.

@txikillana
Nere kasuan nik argi esan det Google eztetela erabiliko, tresna libreak besteik ez. Baño eztakat asmoik besteen jarduna blokeatzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea