Eskolan ume pare batek beste bati jo zioten. Egun batzuk geroago jakin dugu grabazio bat dagoela, wasap bidez zabaldu dena ikasleen artean.
Pasada bat iruditzen zait hau gertatzea. Esango nuke grabaketa egin eta zabaltzeko ekintza dela dibertigarriena beraientzat. Esan nahi dut, tresna edukitzeak eragin perbertsoa daukala: zerbait egingo dugu grabatu eta zabaltzeko. Hau da, berdin du nori (eta zer!) egin.
Fenomeno honek badu izena? Badago pelikularik edo? Sonatzeit, zerbait erdi oroitzen dut..
Bua, filma ere badago https://m.filmaffinity.com/es/movie.php?id=801434
@mikelgs Izendatzeko moduko fenomenoa da, bai. Grabatzeko apropos (eta kamararen fokoan) egindako gauzak. Duela aste batzuk errepidera bultzatu zuten neska harena ere horrelako kirtenkeri batengatik zen.
@txikillana
Eskerrik asko 👍