@txopi Bai bai, ados nago. Nik Arregirekingo sentimendu kontrajarrixak dakadaz, laguna dotelako. 😜
@txikillana hau nire iritzi pertsonala baino ez da, noski.
Kartelean haur bat lotan ikustea burua gorri duela, ziurrenik eragin du nigan hitzaldi horretan uhin elektromagnetikoei, latentziari, 5Gren mugei eta beste gauza askori buruzko lotsagabekeriak entzungo direna pentsarazteko.
@txopi Ados. "Elektrosensibilidade" kontu horretan (funtsa izan leikiala kendu barik), nozebo efektu nabarmena dago. Gehixago, komunikatzeko modu alarmista batekin konbinau ezkeriok... Eta bai: Arregik & ciak darabixen komunikatzeko eria "disease mongering"etik oso oso hurre dago. https://eu.wikipedia.org/wiki/Gaixotasun_salerosketa
@txikillana lotsarik ez edukitzeak ez du esan nahi esaten dituzun gauza batzuk egia ez direnik edo plausibleak ez direnik (ziur batzuk izango direla). Gauza bera lurra laua dela edo SARS-CoV-2 Txinak sortua dela defendatuz gero.
Kontua da uhin elektromagnetikoak zer diren ez dakiten pertsonentzat hitz egiten duzunean, 5G teknologia eta osasuna lotuz eta zure burua "geometria energetikoan aditu" bezala aurkeztuz, lagundu baino kalte gehiago egingo duzula antzematen dela.