#tutbatbasoan gaurko paseoan San Juan Belarra ikusi dut (hipericum perforatum)
https://www.jardineriaon.com/eu/San-Juan-belarra.html
Erabilera ugari ditu, baina nik antiseptiko eta antinflamatorio bezela erabiltzen dut, propietate lasaigarriak ere baditu.
Sasoi honetan loratzen da eta orain da batzeko garaia.
Berarekin olio bat egiten du eta interesa duenari azaldu ahal diot nola egin
Propietate antidepresiboak ere baditu (bilatu aceite de hiperico)
Zegaman aurkitu dut 42.97686° N, 2.29426° W
San Juan? Ez al da Santi(ag)o belarra?
Milazulo ta Asiki-belar bezela ere ezagutze da
Landare interesgarri ta erabilgarria
@porru @txikillana @jogerka
Nik asiki belarra parietaria officinalisarentzat entzun det, arropara atxikitzen delako.
Hiperikoa Sanjuan Belar deitzen da San Juan bezpera gauean jasotzen omen dalako.
Bere olioa ona da (eguzkian) erredurentzat, baño eguzkiak olioz betetako azalari ematen badio, erretzeko arrixkua dauka.
Perforatum edo mila zulo hostoetako zulo txikietatik dator. Hartu bat eta jarri eguzkiaren kontra hauek ikusteko!
@txikillana @jogerka
Bai, badu arrixku hoi zenbat hartzezunan arabera. Hobena gauetan hartzea da, o hodeitua donian