@izaro @desertorea @txikillana ea, nik liburua ez nuen osorik irakurri, originalean irakurtzen saiatu.nintzelako. Gaztetako marrazki bizidunak burura etortzen zitzaizkidan momentu oro.
Esan nahi nuena zera da, bidaiak liburuaren ets pertsonaien testu-ingurua hobeto ulertzeko balio izan zidala. Kotxez egin beharrean bidaia osoa, zatitxoak oinez eginda, zelan bizi ziren errazago uler daiteke. Eta horren atzetik, Kixoteren pedrada.

Jarraitu

@bihar @izaro @desertorea Ezagutuko duzue bizkaitarraren pasartea, noski? Bestela, liburua osorik irakurriko ez baduzue ere, merezi du. Ez dut testu zehatza aurkitu, baina hemen aipatua dago. religiondigital.org/amistad_eu

@txikillana @bihar @izaro ez dut momentuz irakurriko hirugarren aukera emango diodala erabaki dudalako (euskaldunak aipatzen direla jakin banekien, baina ez zehazki zertan) 🥳

@txikillana @bihar @izaro dena den aitak oso gustuko duenez (bere libururik kutunena da)... 🤣

@desertorea @bihar @izaro Irakurri lasai: artikulu hau ez da spoiler bat (kontzeptu horiek, suspensea, trama... ez baitute zentzurik garai horietako liburuetan). Aldiz, gero Kixoteko bizkaitarrarekin gehiago gozatuko duzu. 😁 Gainera, testuan beste autoreen idazlanetan agertzen diren euskaldunen aipu gehiago agertzen dira (nik ezagutzen ez nituenak).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea