@txikillana eta itzulpenarekin ez duzu ezer arraroa susmatu? Ez dut gogoratzen zein liburutan izan zen, baina estilo aldaketa nabarmenak zituela iruditzun zitzaidan.

Niri ez zitzaizkidan geheigi gustatu...

@gontxatorre @txikillana
Nik bi lehenengoak, eta bai, salto handia dago batetik bestera. Itzultzaile ezberdinak. Bigarrenean nabari da Fernando Reyren eskua. Edo hala iruditu zitzaidan niri ere.

@Mendilarre @txikillana Itzultzaileak ezberdinak baldin badira, normala liburu batetik bestera ezberdintasunak egotea, bai. Baina nik liburu berean esan nahi dut. Ez dut gogoratzen zein liburutan zen, baina hainbat kapituluen artean alde nabarmenak zeudela iruditu zitzaidan.

@gontxatorre @txikillana
Hara! Horri ez nion erreparatu nik.
Egia esan, ezinean ibili nintzen liburuekin. Kostata.
Ongi dago jakitea. Jakinmina piztu didazu. Bikote-kideari galdetuko diot ea sumatu ote zuen zerbait. Berak hiruak erakurri zituen.
👍

@Mendilarre @txikillana bada, nik detaileak ez ditut ondo gogoratzen, baina akatsaren bat edo beste (beti errepikatu egiten ez zena), hitzak eta esamoldeak euskalki ezberdinetan,... Hasiera-hasieratik pentsatu nuen itzultzaile talde bat zela, eta testuaren bateratzeko lana gaizki eginda zegoela.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea