Garraitz ugarteko indusketa kanpainetako onena, kartelak. 😀 Jon Zubiaur-ek eginda, Alfredo Moraza ikono dala (Warholek Marilyn modura)
@desertorea @aldatsa Hau, dena den, ez da Aranzadik bultzatua, herriko kulturzale talde batek baino. Oso irekia, eta herrikoia; ez da inolako prestakuntzarik behar, atxur eta aihotz lanean jarduteko. Lanak antolatzeko, eta gainbegiratzeko etortzen dira Aranzadiko kide bi, jendeak nahi barik ez dezan ezer apurtu, alegia. Oso gomendagarria, zure profila duten zaleentzat. Ez da izenik eman beharrik ere: etorri eta listo! (etortzen bazara abisatu, nik ere kuku bat egiteko)
@txikillana @desertorea Nik 4 urte daramatzat #Aranzadik #Andatzan egiten diren indusketetara joaten eta oso gustura. Urtero publikoki egiten dute deialdia herriko aldizkarian eta nahi duenak izena eman dezake doan. Lehentasuna inguruko herrietakoek izaten dute, ezagutza eskualdean gelditu dadin. Aurten adibidez 23 eta 69 urte arteko pertsonak ari gara. Ez da aurrez ezagutzarik eduki behar. Aranzadiko arkeologoek azalpenak eta laguntza ematen dute. Lan pixkat egin eta mendian bazkaltzen dugu.
@txikillana @desertorea
#Aranzadik indusketa asko antolatzen ditu urtero udan: historiaurrea, erromatar garaia, erdi aroa, gerra zibila... Hemen aurtengoak:
http://www.aranzadi.eus/wp-content/uploads/2010/11/ARKEOLOGIA-FOLLETO_2021_EUS11.pdf
Arduradunen eta indusketaren arabera eskakizunak desberdinak izan daitezke. Interesa izanez gero onena arduradunari idaztea eta galdetzea.
#Andatzako indusketetan Manu Zeberio eta Izaro Quevedo arkeologoekin eta boluntarioekin oso ondo. Jende jatorra dira eta gauza asko ikasi ditut.
@aldatsa @txikillana eskerrik asko informazioagatik! Horrelako ekintzetan asko ikasi behar da, bai! Oso interesgarria iruditu zait beti lan hori eta esploratzaile txapela eta prakak berri-berri dauzkat 😜😜
@txikillana beti nahi izan dut horrelako jardunaldi batera joan, baina egia esan lotsa ematen dit eta gainera ez daukat putaideiarik 🤣
@aldatsa zuk zer moduko esperientzia izan zenuen? Behin baino gehiagotan joan zara Aranzadiren auzolanetara, ezta?