Bueno, banago bueltan. @txikillana , @desertorea Toledotik ibili naz eta gustora. Hori bai supermerkatuan zerbait erosi eta gero afaria eginda...ez dagoz tabernak turismorako prest, 4tan itxita dana! Hemen, txarto ohituta gagoz! Ah, ez dot On Qixote ikusi !🤭🤭🤭

Jarraitu

@Izaskun @desertorea Ordutegi europarra orduan? 😉 Hara, ba gustatzen jata hori, turismuari arimia saltzen ibilli barik.

@txikillana @desertorea ez dakit nik ba ... ordutegiari lar pendiente gauzak egiteko.

@txikillana @Izaskun @desertorea Duela urte batzuk, Vasco-Navarro bide berdean bizikletan nenbilela, arratsalde batean Arabako #Antoñana herri polit askoa ikustera gelditu nintzen. Bertako elkarte/tabernara zintzurra busti eta zerbait jatera joan eta etxekoandrea atera zitzaidan fregona eskuan zuela, orduantxe garbitu zuela eta dena zikinduko niola esanez. Zerbait hartzeko gogoarekin joan nintzen, baina eszena oso autentikoa iruditu zitzaidan.

@Izaskun @aldatsa @txikillana bikoteak eta biok ere Izaskunen antzeko ondoriora heldu ginen Toledon: kriston beroa, ni izerditan blai (baina blai, blai, blai...) eta taberna bat aurkitu ezinean. Ohitura kontua da, gure herrietako taberna dentsitatea den modukoa delako... baina txo!

Sartu baten, horko pitxer hori zerbezaz beteta eskatu eta tipoak litro erdikoa zala erantzun, nik lasai egoteko ez zala arazo bat izango egarriarekin geratuz gero eskatuko niola bigarren bat 🤣🤣

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea