Azpidatziei buruzko galdera: MP4 bideo bati azpidatziak gehitu nahi dizkiot, baina azpidatzi track horrek zer hizkuntza den erakustea nahi dut (euskara, frantsesa…). Momentuz azpidatziak atxikitzea lortu dut baina ez dute zehazten zer hizkuntzatan dauden. Mac eta Jubler erabiltzen ari naiz. Pistarik?
cc @txikillana

Jarraitu

@rawr Idearik ez, nik itzulpenak egin bai, baina teknikoki sota caballo rey egiten dut. Hori @luistxo k jakingo luke, badakizu, Eibarko Gorosta Valleyko bulego siniestro horretan. 😉

@txikillana @luistxo Horrela lortu dut:
ffmpeg -i hasierakoa.mp4 -i azpidatziak.srt -c:s mov_text -metadata:s:s:0 language=eus moldatutakoa.mp4

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea