Jarraitu

Aupa, triptiko batzuen autoedizioari ekin behar diot; lehen Microchof Publisher erabiltzen nuen (MS Office pakete pirata bat nuen) eta oso gustora, baina Libre Officera pasatu naizenetik, ez dut horrelakorik erabili. Orain premia dut, eta ez dakit zeri heldu. Agian Scribus hau? scribus.net/ Any sugerentz welcome izango da.

@txikillana gauza asko ez dut egin, baina nik scribus erabili izan dut. Beste tutorial batzuk egongo dira, baina nik euskarazko hau topatu nuen, eta niretzat nahikoa izan zen: imh.eus/eu/imh/komunikazioa/do

@gontxatorre Eskerrik asko! Eta Debabarren Eusko Basque Label manual eta guzti! 😜 Nahikoa eta sobran niretzat.

@gontxatorre @txikillana pribatutasunari dotzazun estimien arabera, canva.com erabili zeinke. Hainbat txantiloi daukoz eta zozer amateurra eitxeko nahiko da. Nahi dozun formatuan deskarga zeinke egindakua. Bestetik, mikro-ordainketak daukoz barnian, hori bai. Telefono eta tabletetarako appa be badauko.

@txikillana triptiko erraz bat egiteko Scribus aukera ona izan daiteke, maketatzeko erabiltzen da. Inkscape ere erabili dezakezu, diseinu txukunagoak lortzeko.

@desertorea Txukuntasuna eta ni ez gara sekula ongi eraman. Txapuzero harro bat naiz! jajaja. Eskerrikasko, Scribusi ekingo diot.

@AVU_Osoro Bai, horren berri ere eman didate (twitterren). Itxuraz jende askok erabiltzen du, Scribus baino errazagoa izango al da?

@txikillana @AVU_Osoro segun eta ze sofistikazio maila nahi duzun, LibreOffice Impress (aurkezpenak egiteko) edo Inkscape (irudi bektorialak egiteko) ere aukera izan daitezke. Nik erabili izan ditut.

@miren @AVU_Osoro Ea ulertzen dudan: zuk diozun LibreOfice Impress edo Inkscape SOFISTIKATUAGOAK dira Canva baino, ala alderantziz?

@txikillana @AVU_Osoro sofistikazio mailan, esango nuke, Inskape (gehiena) > Canva > Impress.

Datuen babesa/software librean, Inkscape/Scribus/Impress 1 - 0 Canva 😉

@txikillana ez dakit errazagoa den, inguruan erabiltzen dutena da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea