@txikillana @gontxatorre gure inguruko herrietan femeninoa erabiltzen da nagusiki gaztelaniaz. Baina, esango nuke, ez dela bat ere ohikoa, hemendik kanpo. Sekanoko nire familiak eta lagunek maskulinoa erabiltzen dute ia beti. Andaluziako kostaldean maskulinoa entzuteak harritu egin ninduen.

Bide batez, itzultzaile kabroia izan behar zara, Hemingwayk hori idatzi ondoren liburu osoan "el mar" emateko... 😒

Baina zer nahi duzue nik esatea, frantsesez hobekien: La mer 😋

@desertorea @txikillana @gontxatorre Ingelesez itsasontziei buruz hitz egitean genero gramatikal femeninoa (she/her) erabiltzen da batzuetan, baina itsasoari buruz hitz egiteko ez dut inoiz entzun (ezta maskulinoa ere).
en.m.wikipedia.org/wiki/Ship#P

@desertorea @txikillana @gontxatorre guretzat itxasoa gauza hurbila dalako "la mar" esaten deutsegu. Nik uste dot hitz honegaz "calor" hitzagaz gertatzen dan bezala izan leikela. Guretzat maskulinoa da, baina beste zonalde batzutan, femeninoa. Zenbat konplikatzen dan gaztelania!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea