Bi gizon afaltzen mahai beraren bueltan eta zerbitzariak bi txuleta zati jartzen dizkie:

- Ale, har ezak nahi duana -- batek--

Segidan besteak zatirik handiena hartzen du.

- Jontxo, hik badaezpada ere handiena hartu duk eh!?
+ Eta hik zer egingo huen ba nire kasuan?
- Errespetuagatik txikiena hartu, noski!!
+ A, ba horixe, hortxe daukak zatirik txikiena!

#CCBYSAburutazioak

Jarraitu

@urtzai Jajaja... Bisitara joan eta zerbait eskeintzen dietenean, jan-edaria nahi baina "ezetz esatea" irakatsi dieten horiek gogoratu dizkidazu. Konbentzioak intsistitzea eta intsistitzea agintzen du, bisitariak eskainitakoa onartu arte. Baina nirekin ez egin hori: etxera bazatoz, zerbait eskeini eta ezetz esaten badidazu, ez baitizut berriro eskeiniko. 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea