Jarraitu

@ekaitz_zarraga @izaro Noski. Gainera, benetan diotsuet, inertzia eta alferkeri hutsa da. LOPDren konturako utzikeria dela eta, esate baterako, salaketa baten aurrean epaileak arrazoia geuri emango liguke, ikastetxea "krujituz". Baina... nor salatzen hasi? Irakasleekin muturka hasita, ikastetxeko bizimodu baketsu GAFAMosoa endredatuz... Izaro agian? 😈

@txikillana @ekaitz_zarraga Ni hasi naiz informatika daramanarekin behintzat e-postak trukatzen… gero ez dakit egia esan nola jarraitu, baina ideiak hartzen ari naiz, eta Googlen Hezkuntzan artikulu arrakastatsuaren bigarren zatia idazteko materiala lortzen behintzat bai….. Hau ere idatzi genuen #HEL-etik…. http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20200401/ZERGATIK_DA_GARRANTZITSUA_ESKOLETAN_SOFTWARE_LIBREA_ERABILTZEA_ETA_EZ_GOOGLE_ETA_MICROSOFT-EN_PRODUKTUAK__

@izaro @ekaitz_zarraga Ikastetxeetako ezaugarri bat kontuan hartu beharra dago: irakaslegoa finko xamarra da, baina ikasleak (eta haien gurasoak) joan etorrikoak dira. Gu urte gutxitarako baino ez gaude bertan, eta honek desabantailan uzten gaitu, errazago manipulatu bait gaitzakete. Nik gauza oso zatarrak ikusi ditut honen kontura, zuzendaritzatik diktatutako politiken berresle baino ez diren guraso-elkarte-txotxongiloak, etc... Ez diot desanimatzeagatik esaten, e? 1/2

@izaro @ekaitz_zarraga Bakarrik, "etsaiari" tamaina hobeto hartzeko. Seguru nago irakasle zintzo eta onak daudela, gauzak egiteko prest daudela; baina beste batzuen aldetik (gehiengoa?) immobilismo handia dago, konfort-gunetik irtetzeko erresistentzia handia. Eta konforta GAFAM da. Oso berde dago dena, baina egia da, gauzek ez dutela aurrera egiten saiatu ezean. (2/2)

@txikillana @ekaitz_zarraga Iep! Bai, eskertzen da abisua... erresistentzia gogorra izango dela uste dut, eta alternatibak etab. planteatu beharko direla baita ere... horregatik diot ondo ikusi behar dudala noraino sartu!! :D
10 urte izango ditut tabarra emateko, ea zer gertatzen den....

@izaro @ekaitz_zarraga TIEMBLA IKASTETXE. 😂 Baina lasai hartu: nire emaztea, adibidez, borrokarako gogoz sartu zen, eta urte bira alde egin zuen, erreta. eibar.org/blogak/orakulua/desp Izan zaitez ur tanta baten modura, poliki poliki estalaktita bat hazten duena...

@izaro @txikillana @ekaitz_zarraga Indarra zurekin bedi, amigo! Nik uste serioski pentsatu beharko genukeela (nork? Ezkerrak? Herritarrok? Ez dakit ezta subjektua nor den) nondik ekin kontu honi. Esan nahi dit estrategikoki pentsatu. Nondik hasi? Guraso elkarteak? Zentroak? Alderdi politikoak? Jaurlaritza? Uste dut ez dugula apena begirada estrategikorik eta horrela zailak ditugu garaipenak (txikiak diot, the big garaipen ez dugu eskura)

@okerreko @izaro @txikillana @ekaitz_zarraga
Aupa, guraso bezala sartuta nago 'gerra' honetan, ildo ezberdinetan. Hezkuntza Librezale taldean ikusten da gero eta gogo handiagoa alternatibak eraiki eta zabaltzekoa, pultsu politikoa ere hasita dagoela esango nuke. Beste bide batetik @Xnet proiektu honekin harremanetan gaude, Bartzelonako prototipoa Euskal Herrian ere lantzeko aukerak aztertzen:
xnet-x.net/es/privacidad-datos

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea