Eztabaida garrantzitsua dela uste dudanez, bigarren errondatxoa egingo dut:
✏️ Copyleftaz bi hitz eta argudio gaupasero bat #LeihotikIhesi https://blogak.argia.eus/dabid-martinez/2021/09/17/copyleft-euskal-hedabideetan/
@desertorea Irakurri dut zurea, eta ok. Orain zorioneko artikulu hori irakurri beharko dut, Aiurriko jatorrizkoa alegia (oraindik ez baitakit zer arraiori buruzkoa den, hain sekretua izan behar zuen elkarrizketa famatu hori 😂 ).
@desertorea Irakurrita. Ez dut ulertzen zergatik nahi ez den Aiurritik aparte dibulgatzea, baina bakoitzaren motiboak ineskrutableak dira, eta elkarrizketatuak hori nahi ez badu, ados. Baina kagada @aiurri koek bakar-bakarrik egin dutela, hori ere argiki eta gardenki ikusten da.
@txikillana @aiurri nirea lizentziara eta Jonek egindako proposamenera mugatu dut, hori delako "nire gaia", baina, zalantza gehiago planteatuko nituzke, adibidez:
Elkarrizketatuak bakarrik nahi bazuen herriko aldizkarian irten (suposatzen baitut hedapen zabalik ez zuela nahi), zergatik jarri da albistea webgunean eta ez da bakarrik aldizkari fisikora mugatu? Begi bistakoa zelako, webgunean jartzean, tokiko komunikabidearena baino hedapen handiagoa izango zuela. Ezta?