@okerreko @gorka_bm pozgarria da zu hemen berriz ikustea! Ez dakit nire sentsazioa den edo azken egunetan zerbait gertatu den Twitterren, baina gutxienez bi, itzuli zarete 😜😜

Fedibertsoa da gure territorio osasuntsu bakarra!

@desertorea @okerreko Nire problema da txiokiñaren jonki bat naizela. Baina aste honetakoa niretzat gehiegi izan da. Eta kakanahaste guztiaren ondoren sartzen zara Mastodonen, eta itxura hau dauka 👇🏻

@gorka_bm @desertorea suposatzen dut ez dagoela oreka posiblerik. Twitterren too much violence, mastodonen batzutan lasaitasun larregi... Nik kolpetik utzi nuen twitter duela urte batzuk jada, eta momentu baten saiatu nintzen itzultzen baina jada ez nuen deus ulertzen. Eta inork ez zidan kasurik egiten, jajaja. Tresnak zigortzen zaitu: "bai, orain zatoz bueltan, ja! Casilla de salida!". Orduan ba hemen denak beste neurri bat du. Joan eta itzultzeko, ere.

@okerreko @gorka_bm joder Jokin, bete betean jo duzu! Twitterrera itzultzean koadrila galtzen dela nik bakarrik sentitzen nuela uste nuen 🤣🤣

Jarraitu

@desertorea @okerreko @gorka_bm Nik neuk lehendik ere Twitterren ez nuen denbora asko galtzen. Baina galtzen nuen apur hori ere, hemen sobran nuen (mugimendu gutxiago dagoelako) eta MUNDU ERREALEAN beste gauza batzuk egiteko baliatzen dut. Eta asko eskerrzen da. Paperezko liburu bat irakurtzeko adibidez!

@txikillana @desertorea @okerreko Bai, neu ere, egia esan, nahiko lasai nenbilen azkenaldian. Eszedentzia hartuta nago, prentsa paperean (eta plazer hutsez) irakurtzea zer den berriz deskubritu dut eta aspaldi ez bezala ari nintzen liburuak irakurri eta irakurri, astero pare bat... astelehenean gerra zibila piztu zen arte

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea