#UnpopularOpinion izango da baina urriaren 12an jaia izatea gustatzen zait. Ez dut ezer "ospatzen", baina lagunekin mendira joateko egun aproposa izan daiteke eguraldiaren arabera, udazkeneko koloreez gozatu eta bokata bat orbel gainean jateko.
Era berean, ez dut jainkoetan sinesten baina igandean berandura arte lo egitea atsegin dut, lanera joan gabe.
Bost axola zait data: jai egun guztiak gogoko ditut.
@txikillana gaur lan egitea japoniar greba bezala ikusten dut (kondaira bat den arren). Gainera, ez al zarete Espainiako BPG gizentzen? 🤔