Carmen Mola aferak eragin dituen erreakzio batzuen aurrean, hau irakurtzea gomendagarria da. Gustatu zait taldekidetasun sentimenduak fikzioaren eremura eramateak dauzkan arriskuez hitz egiten duen zatia ctxt.es/es/20211001/Firmas/376

@gorka_bm Oso ona! Santiago Alba Ricok idazten duen guztiarekin egoten naiz ados... baita oraingoan ere! ;)
Jarraitu

@izaro @gorka_bm Jode, nik ezin izan dut artikulua jarraitu (espesoegia niretako), baiña asko gustatu zait Perez Reverteri emandako ostikada traperoa. 😂

@gorka_bm @txikillana @izaro Espainiako sari horrekin zehazki zer gertatu den ez dut irakurri (ez zait interesatu), baina artikulu honetan afera horixe oinarri hartuta egiten diren hausnarketa gehienak interesgarriak iruditu zaizkit. Aipatzen dituen egile gehienak nor diren ere ez dakit, baina berak esandakoa berdin ulertu daitekeela esango nuke.

@txopi @txikillana @izaro Laburbilduz, hiru maromo zeuden emakumezko idazle-izen baten atzean. Eta hori kritikagarria da alderdi askotatik. Baina kritika batzuk iritsi dira esatera gizon batek ezin duela fikziozko obra batean emakume bat errepresentatu. Eta hori, urrunegi joateaz gain, literaturaren historia batere ez ezagutzea da nire ustez.

@gorka_bm @txopi @txikillana @izaro bai, gehiegitxo esatea da eta erabat ados nago zurekin. Gehituko nuke ez historiaz bakarrik, literaturaz (osasunean) ezagutza falta nabarmena erakustea dela.

Nire literatura pertsonaia kutunenetako bat Fantine da, emakumezkoa, eta gizon batek asmatu eta gorpuztu zuen. Bigarrena, Scout, hau bai, emakume batek sortua.

Jakin gabe nork idatzi zuen zein, ez zara gai jakiteko idazlea emakumezkoa den ala gizonezkoa den.

@gorka_bm @txopi @txikillana @izaro eta Perez Reverteri esandako edozer gauza, ondo merezita dauka (pertsona gisa eta idazle gisa) 🤨

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea