Ze iritzi dakazute euskera batuko h-az? Hasi naiz pentsatzen zeba ez idatzi "lenengo" eta "zar", esate deten modun

@porru
Kasu, pandoraren kutxa irekitzear zaude eta ๐Ÿ˜…

@kilkerra @porru bufff ez dakizu zer egin duzun! Eskerrak hau ez den Twitter! Badakizu eztabaida historiko bat dagoela H horren inguruan? Are gehiago, batzuek uste dutela eztabaida hori hizkuntzalaritzaz baino, politikaz elikatzen dela?

Bide batez Z eta S berdindu dezakegu bizkaitarrok: asken finean es dugu aoskatsen edo azken finean ez dugu aozkatzen ๐Ÿ˜œ๐Ÿ˜œ๐Ÿ˜œ

@desertorea @kilkerra @porru nik dakidala, hatxea ez da batuaren asmakizun bat, iparraldeko 2 euskalkietan normaltasun osoz ahoskatzen den zerbait da. Tradizio idatzian hasieratik nahiko finkatutako zerbait ere bada (garai bateko euskara idatzi gehiena iparraldean sortu zen).

Gaztelaniazko hatxeak ez ditu inork ahoskatzen eta [z] soinua hiztunen gutxiengoak. Iberiar penintsularen hegoaldean eta Amerika osoan "hace" hitza [ase] ahozkatzen da. Beraz, gazteleraz "ase" idaztea hobe?

@desertorea @kilkerra @porru nire uste apalean ez da oso ideia ona gaztelaniako hiztunen zati batek [z] soinua desberdintzen duelako eta tradizio idatzia kontuan izatea komeni dezakeelako.

Euskarazko hatxearekin eta s/z desberdintzearekin gauza bera.

Hizkuntzalariek (edozein hizkuntzakoek), faktore horiei pisua ematen dietela uste dut. Arrazoi zehatzak ez ditut ezagutzen baina nahiko zentzuzkoak iruditzen zaizkit niri.

@txopi @desertorea @porru
Oker ez banaiz arrazoi nagusiak hauek izan ziren. Bata, XVIII. mende arteko literatur tradizio gehiena iparraldekoa zela eta bertan H horiek idazten zirela (eta ahoskatzen). Bigarrena, batasun ereduan harturiko hiru euskalkietatik bat nafar-lapurtera zela, H-duna (batasunaren ikuspegitik ez zen zilegi euskalki hura baztertzea). Azkenik, H ahoskatzea jatorriz euskalki guztietan edo gehienetan gertatzen zela, eta gerora galdu zela euskalki batzuetan.

Jarraitu

@porru @kilkerra @txopi @desertorea Nik neuk, batueraz egitea tokatu zaidan apurretan (normalean irakurririk, irratian) h-a ahoskatu egin izan dut. Batueraz egiten badugu, egin dezagun behar bezala ezta? ๐Ÿ˜œ info7.naiz.eus/es/list_i7/oier

ยท ยท Web ยท 2 ยท 1 ยท 2
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea