Badakit zein zailak izan diren azken bi urteak anaia Oier eta lankideentzat Asolaze kanpinean: Ziurgabetasuna, baliabide falta, lan kopuru izugarrizko aroak, administrazioek hustutako lurraldean bizi eta lan egin nahi izatea...
Merezitako deskantsua.
Urtarrilaren 3an berriro irekita ❄️
#Pirinioak #LurraldeBurujabeak

Jarraitu

@birasuegi Asolaze erreferentziazko gune bat da Larran urtero aritzen den euskal jendearendako. Urte askotarako!

@txikillana Ikusi izan ditut bai!
Nik Trevanianen 'Shibumi' bertan irakurri nuen azken aldiz 😅

@birasuegi Joño! Liburu xelebrea eta ona, euskal presentzia handiarekin. Hemen badaude bada, euskal "go“ jokalari batzuk.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea