Ea, irakurle intelektual porrokatuok, zuek asmatzen duzuen nola arraio erabiltzen den Txalapartakoek oparitzen ari diren marcapagina hauek. Guk ez dakigu eta. 😂 Oharra: gauza beltz horiek imanak dira.
@txikillana @txopi agian okertu dira eta gaizki jarri dituzte? Niri hori gertatu zitzaidan larruzko zorro bat egin nuenean.
@txikillana argazkia ikusita imajinatzen dudana:
Orriak markatzekoak batzuetan mugitu egiten dira edo erori. Tramankulu hori orrira finkatuta geratzen dela dirudi imanekin aurretik eta atzetik eusten diolako. Eta lenguetatxo txikia liburutik ateratzen den marka, beti neurri berekoa.
Izan daiteke?
@txopi @txikillana nik ere horrela erabiliko nuke (horrela erabili behar ote den galdera bazterrera bidalita).
@txopi @txikillana bide batez, dena dago gazteleraz idatzita? 🤨
@desertorea @txopi Hau bai.
@txikillana nirean bi imanak oso tarte txikian datoz bat, beraz ez da ondoegi eusten. Eta erabat gazteleraz baita ere 😔
@txikillana nik ustet iman bana jarri behar dezula orrian alde bakoitzian. Hola goian dakan konkorretik tiraka behar dun orria geatukoa eutsita, ta ez tartea, ohiko markagailuekin bezela.
Prozesua:
1) Markagailua zabalduta jarri, imanak beharreko orrialderantz
2) Orrialdea pasa ta markagailua tolestu, beste imanakin itsatsi dadin
3) Konkorrai eutsi orria jakiteko
@porru Perfektua litzake, imanak alkarrekin pegauko balitzaz. Baiña ez dira. 😁
@txikillana orrialdea imanen artean jarri behar da, ez?