“Herrikoi” izatearen atzean maiz ezkutatzen den autoexigentzia minimoaren falta #OpeningMelons

@gorka_bm uf edo maximoen behar hori... baina bai, ulertzen dut zer diozun.

Jarraitu

@desertorea @gorka_bm Euskal komunikabideetan ezagutu dut aurpegi bikoitz hori: herrikoiak gara, baina guztiz profesionalak / herrikoiak garelako, kagadak barkatu behar dizkiguzu.

@txikillana @desertorea Bai, bai, guztiz ados nago. Buruan bueltaka nerabilen ideia zen, zerbait “herriarentzat” egiten baldin bada, “herriari” onena eskaintzen saiatu beharko genukeela. Aldiz, sarritan badirudi zerbaiti “herrikoi” etiketa jartzen zaionean, zera hori hasieratik debaluatzeko dela. Eta ez dut uste hori oso emanzipatzailea denik. Enfin, barka pajeoa.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea