@txikillana @jon Bi ohar:
ISO arauak aukeran uzten du «et al.» edo horren baliokideak izan daitezkeen ordainak erabiltzea (adibidez, «eta beste batzuek»).
Bestalde, kontuan izan latinismoak idaztekotan, etzanean idaztea gomendatzen dutela estilo-liburu gehienek. EBE eskuliburuan duzu latinismoen idazkerari buruzko azalpen zabalagoa: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=998
@txikillana @jon Guk «et al.» formula zerrenda bibliografikoetan erabiliko genuke soilik (hori baita, erabilera nagusia, gure ustez). Testu librean, berriz, "Watsonek eta beste batzuek dioten moduan" idatziko genuke.