Zelako ondo pasatzen nabil egunotan Stockholm inguruko paisaia geografikua wikipedian marrazten. Neretako total ezezaguna zen isla-anabasia formez, izenez eta irudiz margotzen nabil. https://eu.wikipedia.org/wiki/Saltsj%C3%B6n
@txikillana ze interesgarria 👏👏👏 euskaraz ere nik flipatu nuen jakitean matxinada hitza burdinolekin lotuta dagoela. Antza denez San Martin da beraien patroia ta burdinoletako jendea zen protestaka hasten zena garai(?) batean... mugetan zergak igotzen zituztenean-edo. Besterik gabe, bistan da ez nuela oso ondo ikasi baina hor badago zerbait 😄
@mikelgs Bada, Suediak metalgintzaren historian zeresan handia du! Europako labe garai zaharrenak bertan daude. https://eu.wikipedia.org/wiki/Lapphyttan Harrezkero hasi nintzen ni Eskandinabiaren haritik tiraka... Suediarrak benetan erakargarriak dira, Pajaresek eta Estesok erakutsi ziguten bezala. 😜
@txikillana nola marrazten?
@mikelgs Nire begien aurrean marrazten, alegia. 😁 Lehen nire begietarako existitzen ez zen eremua bistaratzen. Bidai-liburuekin ere horrelako zerbait gertatzen zait.
@txikillana Aah, uste nuen Wikipedian aportazioa egiteko modu bat zela.
Eta hizkuntziakin. Adibidez, Yngwie Malmsteenen abizenak "Mineral" esan gura dabela. Suedian toponimo pillua dago mea (malm) berbiakin lotuta, Burdin Aroko garrantzixan seiñalia...