Hemen ez al dabil kontrol sozialaren aldeko jende gehiegitxo? Ni hona etorri nintzanean nire ideia zen hemengo jendea askeagoa zela, ez zegoela biderik jarrera atzerakoientzat, internet librearen aldekoak, gobernuetatik aske, ikuspegi kritikoa izango zela nagusi.....eta marrazo gehiegi ikusten ari naiz, gobernuko mezuen zabaltzaile eta kapitalarekin lerratutako jende pila, lotsagabeak gainera, hemen gauza bat esan eta hemendik kanpo beste bat egiten dutenak, aspertzen hasia nago!!!

Pasaportea eskatzearen zilegitasuna eztabaidu beharrean, hemengo guruen eztabaida pasaportea kontrolatzeko programen eraginkortasuna baldin bada, zerbait gaizki doa fedibertsoan. Faxismoa etxean sartu zaigu eta denak ixilik. Dagoeneko damu naiz hau gazteei esparru libre moduan saldu izanaz!!!

@pospolos
Hoixe ikusi nun nik ere ta zeharo harrituta geatu nintzan. Halare hemengo jendia ezaututa, pentsatzet komentario hutsa izango zala, zilegitasuna kritikatzeaz aparte

Jarraitu

@porru @pospolos Nik politika argia dut asunto honetan, eta ez naiz eztabaidetan sartzen: osasungintzan lan egiten dut eta soldadu diziplinatu bat naiz. Dena den, grazia egiten dit kontrol sozialaren aurka hitz egin, eta poltsikoan GAFAM produktoz jositako smartphonea duen jendeak.

@txikillana @pospolos
Ulertzet zure jarrera ta zintzoa ikustet hola onartzea. Ta bai, berdiña pentsatzet teknologia digitalen erabilerai buruz, nahiz ta batak eztun bestia kentzen

@porru
Eta errespetua galtzen duen jende gehiegi dago, zertara dator hori? Ulertzen det GAFAM aipu hori nere kontra doala....nundik noa??? Nire eskasean ezagutzen ditudan erraminta libre denak erabiltzen ditut, eta beti jo det hortik. Soldadu (burugabe) batek baino ezin du tiroa horren oker jo. Enau inork hortik harrapauko.
Telefono denak ekartzen duten produktuak ditut telefonoan nahiz erabili ez, eta nahiz saiatu naizen ez dut lortu N8 geroztik hoietatik libratzen den telefonorik.
@txikillana

@pospolos @porru Zer errespetu eta zer kristo? Ez
nintzen zutaz ari (ez baitakit telefonorik duzun ere), orokorrean baino, kaletik ikusten ari naizen ezker-abertzalearen-n-garren-eszisioen pankartak eta kartel guztiak ikusita. Ezizena ondo ipinita duzu, e? Errez sutzen zara eta. 😜 Baina inorekin haserre bazaude, ez ordaindu nirekin.

@txikillana
Ez det ulertzen zertara datorren ez lehengoa, ez oraingoa. Ez bota baloiak kanpora
@porru

@pospolos, @txikillana​k eztu ezer esan zure aurka. Azaldu du pseudosozialistengan pentsatzen esan dula, ta iñun etzaitu aipatu, ta nei eztare eztit zutaz ez netaz ai zanik pentsarazi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea