@desertorea Hori da "los aqueos de doradas grebas" behin eta berriro aipatzen dituena? 😜 Edo hori Iliada al zen? Biak irakurri nituen, bata bestearen atzetik, eta tostoi xamarra.
@desertorea Ba aizu, nik goguan dakatena eta orduan pentsau nebana ez datoz bat. 2006xan irakorri nebanian idatzittako hau topau dot. Lasai, spoilerrik ez dago. 😜 https://eibar.org/blogak/orakulua/460
@txikillana liburua bukatzen dudanean irakurriko dut blog bidalketa, nire iritzia ez kutsatzeko (😇) eta gero komentatuko dugu. Momentuz irakurritakoarekin oso gustura, akaso, esango nuke zertxobait zurruna dela kontaketa (esaldi eta estruktura dezente errepikatzen ditu), baina 3200 urtetik gorako liburu baten, barkatzen da. Garai hartan existitzen ote zen editorearen rola? Ezetz dirudi, bestela... ✂️✂️
@txikillana are gehiago, abestua izateko sortu zuela kontutan hartuz, agian errepikapenak ez ziren horrenbeste antzematen. 😅
@txikillana hori Iliada da, bai. Honek "hijo de, hijo de, hijo de" da errepikatzen duen gauza bakarra. Momentuz ezer gutxi irakurri dut, lehen kantu biak, baina dagoeneko konturatu naiz kontuz ibili behar naizela Atenearekin: honetaz eta besteaz mozorrotuta, Mortadelo dirudi 🤪