Gaur Eguneko titularrak ikusi eta amorratuta nago. Espainiako loteriaz 5 minutu, Urkulluk hartu nahi dituen neurriak, Bilboko tranbia, Tabakalerako robot margolaria, kirolak...

#Osakidetza​ko lehen arretako langileek egoera jasanezina eta lan baldintza prekarioak salatzeko egindako bilkuren aipamenik ere ez.

Batzuetan elurra egin duela erakusteko zuzeneko konexioak eta behar denean...
berria.eus/albisteak/207616/os

@aldatsa @inigoortega @okerreko @desertorea @gorka_bm loteriara jolastearena ez dut inoiz ulertu eta dagoeneko uste dut ez dudala inoiz ulertuko. "Jolasten" denaren % 70a bakarrik banatzen da sarietan eta zerbait tokatuz gero ere horren zati bat jasotzen duzu. Matematikoki txorakeria galanta da! Ikusi erantsitako bideoa.

Euskal loteria horrena ere, milaka euroko sari eta guzti, beste txorakeria bat baino ez!

Ez dut inor mindu nahi, benetan, baina jokaera batzuk ez ditut sekula ulertuko 🤷

Jarraitu

@txopi @aldatsa @inigoortega @okerreko @desertorea @gorka_bm Lekittoko kuadrillan (eredu ultraklasikokua) gauza bittan deklaratu nintzan intsumiso: ezkontzak (ez naiz bakar batera be juan) eta loterixia (uste dot jokatzen ez doten bakarra naizela).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea