@txikillana @izarobasurko engantxatu naiz lichess.org era. Zuek zarete errudunak. Ez nuen ezagutzen programa. Oraingoz emaitzak lotsagarriak, baina jarraituko dut ikasten. Eskerrik asko.

@javierb @txikillana@mastodon.eus Eta nola duzu izena bertan? Hartzeaz bero-bero eginda nago, eta egur pixkat eman ahal izateko! 😜

@txikillana Ezta pentsatu ere. Puntu guztiak galtzen ari naiz. Gaur bueltatuko naiz oinarrira: Ariketak, ikasi eta ikusi ataletara.

@javierb Baina, hain zuzen ere, puntuak galtzea komeni zaizu!! Zenbat eta partida gehiago jokatu (eta galdu), zure puntuazio horrek zure benetako maila adieraziko du, eta sistemak zeure mailako jokalariekin parekatuko zaitu. Zu baino askoz ere hobeak direnekin jokatzea etsigarria baita, eta askoz ere txarragoak direnekin berriz, aspergarria! Defektuz 1500 punturekin hasten zara, baina hori ez da erreala. Nik adibidez, orain 900 bat puntu ditut (=partida asko galdu ditut).

@txikillana @javierb arrazoi du Oierrek! Jokatu lasai, gauza da zure maila non dagoen ikustea, behin gutxigorabeherako maila finkatzean, segi ikasten eta orduan ikus dezakezu ea hobetzen, edo okertzen zoazen!! #Lichess !

@izarobasurko @txikillana Zuen kontseiluak jarraituko ditut. Oreka lortu behar dut ere #xakea eta liburuen artean, #literatura.

Jarraitu

@javierb @izarobasurko Hain zuzen ere! Ni ORAINTXE hasi naiz gozatzen, nire mailakoekin jokatzen nagoelako jada. Izaro moduko "zerebritoekin" saiatu naizen bakoitzean, eskaldatua atera bainaiz, JAJAJA! Ariketek ere asko laguntzen dute, hori hala da. Baina dibertigarriena, benetako jendearekin jokatzea da! 😉 Modalidade ezberdinak probatu ditut gainera, bizitzan lehenengo aldiz. Xelebrea da: 3 minutuko partida baten edo 30 minutukoan erabili behar diren estrategiak zeharo ezberdinak dira!

@javierb @txikillana ui, ni horietan oso txarra nauk... Oso urduri jartzen naiz denbora kudeaketarekin!

@izarobasurko @javierb Izaro posta bidezko partiden zalea da. Niri ere gustatzen zaizkit! Baina ikusten nabilenez, aurkaria "lotan" gelditzea ohikoa da. Alegia: jokatzen hasten gara, eta besteari (inoiz niri ere bai) partida bat jokatzen ari dela ahaztu! Azken egunetan partida pare bat horrela "irabazi" ditut, besteak denbora agortuta. 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea