@EDERTO87 ze itxura ederra proiektuak!! Mastodonen idazten duzun bakoitzean jakinarazpena jasotzeko harpidetza egin dut πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘Œ

@mikelgs Milesker. Mikrofonoa bihar edo etzi iritsiko zait eta berehala hasiko naiz bideoak egiten. Helburu nagusia da Linux erakustea ordenagailuen erabiltzaile arruntei. Alegia, azken bi urteotan bizi izan dudan esperientzia hori bera besteekin partekatzea. Eta, jakina, euskaraz!

@EDERTO87 @mikelgs Agian niri balioko dit. %100ean Microchofek harrapatua nago, baina Linuxera pasatu nahiko nuke baina ez naiz gai. Ordenagailu zaharrak ere baditut, aprobak egiteko.

@txikillana @EDERTO87 Linux party bat antolatu dezakegu! Lankide batek "hil" zaion portatila ekarriko dit laster. Gasteizera hurbildu nahi baduzu, probaren bat egingo dugu!

@mikelgs @porru @EDERTO87 OK. Niretzat inportantea da, ea behingoz asunto hau desataskatzen dudan.

@txikillana @mikelgs @porru Ni Lapurdin bizi naiz eta ezingo nintzateke Gasteiza hurbiltzea. Aldiz, Frantziar Estatuan Gaming Linux Fr komunitatea existitzen da Discord-en. Bertan, topaketa birtualak egiten dituzte Linuxi buruz hitz egiteko: distribuzio bat aurkeztu, iritziak eman, etab. Epe ertainera interesgarria izan daiteke halako zerbait muntatzea. Edozein kasutan, harpidedun kopuru polita beharrezkoa da egitasmo hauek arrakastatsuak izan daitezen. Urratsez urrats, beraz

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea