#zalantza

ohitura al da urte berri eunean txupitok hartzea? bestela ez da ezer pasatzen ez? 😋

@txintxo gurean ez dago horrelako ohiturarik, baina txikia nintzenean izeko eta osaba batek egin ohi zutela gogoan dut. Gero kartetan jolasten hasten ziren nire amumarekin. Ohitura hori aspaldi galdu genuen gurean.

Baina beste bat hasi dugu. Gurean, maleta batzuk hartuta, guztiok kalera ateratzen gara kanpaiak isildu bezain pronto eta etxadiari bira ematen diogu maletekin (auzokoek bolanderak botatzen dituzten bitartean). Kolonbiako zenbait lekutan oso zabalduta dagoen ohitura da.

Jarraitu

@txopi @txintxo Ez nekixan maleten ohittura hori. Zelako xelebria! Eta zer irudikatzen dau ba? Eze, gauza sinboliko xamarra dirudi.

@txikillana @txintxo urte berrian bidaiak egiteko eta abenturak bizitzeko egiten da maletena. Argentinan ere egiten omen da. Gu kolonbiar lagun bati esker hasi ginen ohitura honekin eta primeran pasatzen dugu!

@txopi @txikillana baina beharrezkoa al da maletak itea? pereza handia da ta 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea