Agian izango da oso nekatuta heldu naizelako fisikoki eta mentalki (denbora gehiegi matraka berberarekin :koronabirusa:) eta baita sukarragatik ere, baina bakartze hau oso astuna bihurtzen ari da eta oraindik hiru egun gehiago ditut aurretik... lau, gaurkoa kontutan hartuta.

Loa, bere kasa, erabat zoro dabil. 🤪

Jarraitu

@desertorea Gartzelan, isolamendu errejimenean bereziki, errutinak eta ordutegiak ezartzeak asko laguntzen dute. Pixkat luzeago azalduta hemen abante.eus/presuendako-urrezko

@txikillana bai, ordutegi batzuk ezarri dizkiot neure buruari, baina adibidez, lo seko geratzen naiz zenbaitetan programatutako horien erdian eta pikutara doa gainontzekoa. 😂

Pasada bat da txo, lo geratzen naiz edozein momentutan eta ezinezkoa zait loarekin borrokan egitea, beti galtzen dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea