Kropotkinek testu ugari idatzi zituen eta berarekin bat etorri gaitezke ala ez, baina ukaezina da teoriko gisa merezi duen errespetua.
Malatesta argitaletxeak Kropotkinek 1879 eta 1882 urteen artean idatzitakoak batzen ditu "Errebelde baten hitzak" liburuan. (Bereziki gomendagarria "Denak sozialistak").
Askok uste dute utopikoegia zela. Analisian bete-betean asmatu bazuen ere, ondorioak zehazterakoan okertu zela. Nik uste dut baikortasuna nabarmentzen duten pentsalari gehiago behar ditudala.
Gainera, Kropotkinek badu niretzat oso garrantzitsua den bertute bat: edozein pertsonak, oso erraz ulertuko du berak idatzitakoa (politologoa izan beharrik gabe). Eta agian zerikusi handia izango du norengana jotzen duzun jakitearekin.
Kontrakoa izan beharko luke, baina iruditzen zait pentsalari iraultzaile askok akademikoak direla adierazteko idazten dutela. Esateko, "ni ere intelektuala naiz".
@desertorea Bourdieuk oso ondo azaltzen du hori, baina ez zaio askorik ulertzen, jajaja
@okerreko anekdota moment: Marinaleda, aste kulturala. Ezker Abertzaleko kide bat igotzen da hitzaldi bat ematera Marinaledako alkatearekin batera. Nabarmena da diskurtso desberdintasuna.
Atzeko ilaran jornalero bat entzuten dut "nik horri ez diot ezertxo ere ulertzen txotxo". Eta bueno, pentsa genezake hezkuntzaren eragina izan daitekeela, baina nirekin joan zen SATeko laguna unibertsitatean zegoen eta jornaleroari erantzun zion "ez gaizki sentitu, ez zara bakarra".
@desertorea edonola ere, esan beharra dut, horrek ezin gaitu anti-intelektualismora eraman. Pentsalari batzuk "ulertzen zailak" izateak ez die baliorik kentzen, halabeharrez. Juan García Oliverren memoriak irakurtzen ari naiz, eta tipoa erabat kaletarra da, noski, baina gustatzen zait nola kontatzen duen langile anarkisten artean ze arduratsuak ziren bere garaian (batzuk, noski) beren burua formatzearen kontuarekin. Eta formatzearen formatzez, batzuetan ulergarri bihurtzen da ulergaitza zena.
@okerreko noski baietz, ados nago ehuneko ehunean horrekin.
Azken batean, arazoa ez da zerbait ulertzeko prestakuntza behar izatea, baizik eta beharrezkoa ez denean kontzeptuak hitz hutsalez betetzea.
@desertorea @okerreko EJEM! Ba hau irakurrita animatuko naiz esatera, nik ere zuen arteko mezu truketik gauza gutxi ulertu ditudala.😜 Ekintza Zuzena aldizkarian agertzen diren "libertario-hard" artikulu gehienak, ere, irakurri bai, baina mezu gehienak sartu bezala ihes egiten dizkidate, arrazoi berarengatik. Hizkuntza kontzeptual politiko guztiarekin gertatzen zait halere. Pajeo mentalak iruditzen zaizkit; nik hitz konkretuagoak, lurtarragoak behar ditut.
@txikillana @desertorea Atera kontuak fisioterapiaz ariko bagina!
@okerreko @desertorea Horregaitik guk errejistro bi ditugu: bata osagileon artean berba egiteko, bestea pazienteekin komunikatzeko.
@txikillana @desertorea Oier, benetan esan ahal didazu orain Dabid eta biok izandako elkarrizketan zer ez den ulertzen?
@okerreko @desertorea Bueno, elkarrizketa honetan konkretuki ez, dena ulertzen dut. 😜 Baina bilatuko dizuet zerbait.
@okerreko @desertorea "...uste dut zientifizismoak ez duela funzionatzen hainbat kontu medio, baina Debordek kritika egiten die sozialista utopikoei eta, egia esateko, eza dakit argumentu zientifikoak hortik artikulatzen ari ote diren. Areago, esango nuke ezkerrak EHan ez dakiela zientzia eta utopia esaldi berean jartzen..."
@okerreko @desertorea "... mediku bat hurbiltzen zen etxera eta esaten zidan sendatzeko praketan egin behar nuela kaka. Prakak jaitsi ahal izateko beste indar banuela eta ez nuela zertan gainera kaka egiten ibili behar..." JAJAJA, bada, orain serioan. Nire hitzak jan beharko ditut. Zuen TLetan azken mezuetan bilatu dut eta ia dena ulertzen nuen. Boutadean harrapatu nauzue! 😚
@txikillana @desertorea zer da "boutade"? Croissant mota bat?
@okerreko @desertorea BOUTADEGUREA: Ustez injenioz betetako interbentzioa, normalean inpresioa eragitera zuzendua, azkenean oka edo botaka eragiten amaitzen duena. #hitzokei
@desertorea @okerreko Nik baditut zenbai hitz-gako. Testu batean aurkitzen ditudanean, ezin izaten diet eutsi nire neuronek deskonektatzeko egiten duten ahaleginei. Zeintzuk diren hitzok? Materialismoa, dialektika, klase-borroka, autodeterminaZZZZZZZZZZZZZ.... 😴