@bixardune Bai. Duela gutxi ezagutu ditut. Behinola folkzale izan nintzen, baina nazkatua amaitu nuen eta urte asko egon naiz herri musika entzun barik. Baina smartTV bat ekarri genuenetik, askotan arratsaldeak musika random entzutzen pasatzen dut, eta folk berri bat deskubritzen ari naiz, kanallagoa eta ausartagoa, eta horien artean agertu zitzaizkidan neska hauek. Bestela ere, Galizian neska taldeek indar handia zuten lehen (pandereteirak) eta pozez ikusten dut ondo heltzen ari direla.
@txikillana Ez dakit ulertu zaidan, zilborraren talaiatik ari naiz eta. Kalakan: ondarea altare 1etik jaso eta gorago igo = asperdura zaharrontzat + 'intzak pixe, paso embarka' gazteentzat. Tapia (eta Leturia): ondarea iturburu naturaletatik edan, gizarte izeneko zukuluzaltza horren mikatza prozesatu eta etorria isuri edozein herriko jaixetan/diskoetan = 'hauei ez zaizkie okurrentziak agortuko ba!' zaharrok + 'bua, lengu, ze pito da hau? Itsatsiak dauz hauek' gazteek.
@txikillana Ez dakit, BAP vs. Benito, Tooth vs. Hesian. Susterra vs. alperra.
Gaur 3. txutea eman didate. Pitokeria-parrastada azaltzearren...
@bixardune @txikillana jajaja ederra saltoa daukazuna. Baina uste dut ulertzen zaitudala. Igual gurean folka oso "sakratua" izan da eta ganberreoa falta izan zaio? Niri gehienetan gertatzen zaidana da jendeak larregi ondo jotzen duela eta bereziki lar ondo abestu. Folkean pittin bat desafinatu behar da nire gusturako. Taxungueiras entzun ditut eta datsegit baina oraindin lar afinatuta daude jajaja.
@bixardune @txikillana *oraindik
@txikillana Uste dut ulertzen dudala zure nazkatze hori. Herri musikekin ez hainbeste, baina bestelako genero batzuekin gertatu zait. Asperduraren bidea vs. kanallismoa ilustratzeko adibide bat, bi muturrekiko errespetu handia dudala argi utzita: Kalakan vs. Tapia (ta Leturia, nahi duen lekuan bego). Nago kontua dela zuen/gure belaunaldietako gazteengan ez zegoela aspertzerik, eta egungoetan asperduraren asperduratik zerbait berria ari dela jaiotzen... 1/2