Arraixua, oin deskubridu dot hizkuntza askotan ez dirala bereizten NIETO/PETIT ENFANT eta SOBRINO/NEVEU parenteskuak. http://etimologias.dechile.net/?nieto Gure etxian be, danei LOIBAK esan izan detsaguz beti. "ILOBA/BILOBA" bereizketia azken urtietako kontu barrixa da. Zuenian? #berbologia
@porru @txikillana
Euskaraz ere euskalkien araberakoa da, itxuraz. Orain arte ez zitzaidan begiratzea bururatu.
@kilkerra @porru @txikillana Eta aitaginarreba berbak itxuraz behintzat inplikatzen duen 'genero disforiak' ere ematen du zer idatzi...
@bixardune @kilkerra @porru Baita "ugazaba"k ere, orduan. Patroi trans bat? 🤪
@txikillana
Nik txikitan beti iloba erabiltze nun denantzako. Gero eskolan zuzentzen saiatu zian baño eztizkiate ondo sartu. Bitxia, nik uste nun gaixkizkera bat zala, baño ikusita beste hizkuntzatan ere gertatze dala...