"Matar a un ruiseñor" afera gogoratzen @aldatsa eta @jon? Asteburuan lagun batzuekin horretaz eztabaidatu dut eta esan didate eurak ere arrazakeria kutsua hartzen diotela. Berdina gertatzen zaiela Mark Twainen "Tom Sawyer-en abenturak" eta "Huckleberry Finn-en abenturak" liburuekin.

Ez nekien Mark Twain soldadu konfederatua izan zenik (⁉️) eta oriandik ez dut ulertzen zergatia. Twaini buruz dakidan apurra da abolizionista zela eta eskubide zibilen eta emakumeen sufragioaren alde zegoela. 😒

Jarraitu

@desertorea @aldatsa @jon Gauza batek ez dau bestia kentzen, eta orduko abolizionistak be gaur egungo begixekin gauza batzutan arrazistak emongo leukie! Testuingurutik kanpo begiratzian arazua da hori. Nik Twainen liburu hau irakurri neban eta, hain zuzen be, horretxek deittu zestan atentziñua. eibar.org/blogak/orakulua/xix-

@txikillana @aldatsa @jon bai, aurrekoan ere aipatu nuen hain justu hori zela "Matar a un ruiseñor" arrazistatzat hartzearen zergatietako bat (beste bat izan daiteke lerro artean irakurtzeko ezintasuna, adibidez 😇).

Dena den, benetan harritu nauena da Mark Twain soldadu konfederal gisa ibili izana. Baina tira, agian onartu beharko nuke soldadu gehienek ez daukatela ideologiarik, ezta? 🤷

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea