Iepa!! Ipuinena aipatu du Izaskunek... eta... orain asko irakurtzen ari naizela, umeen liburuak diot, ikaragarriak dira batzuk. Nire oraingo pentsamendurako, noski! Ez txikitan irakurtzen nituenean, edo ez dut sentsatzio hori.... eta aintzinako euskal ipuinak ere oso-oso ilunak dira askotan....
Nik uste dut gizartea eta baloreak aldatzen joaten direnez, ba horrelako gauzak gertatzen direla. Nola irakurri?? Ba tira, esan duzuen bezala kontestu historikoa pixka bat ezagutuz, eta hala ere.... esango nuke orain "ipuin arrazista" bezala etiketatu ditzakegun asko, ez direla telebistan ikus daitezkeen serie edota iragarki batzuetatik gehiegi desberdintzen....
Jarraitu

@izarobasurko @Izaskun @aldatsa @desertorea @jon Ni ez naiz arrazista baina... (hori tuta ondo hasteko 😈 ) zuzentasun politikoa muturrera eramateak toki absurdoetara garamatza. Aste honetan, neskato beltz batzuen ama baten protesta mezu bat irakurri dut, "Irabazi Arte" seriean (ETB1, modakoa, niri asko gustatu zait) bere iritzian "lotsagarria delako" lagun talde protagonistako kide guztiak zuriak izatea. Kuotek ere bai baitute ifrentzua...

@txikillana @izarobasurko @aldatsa @desertorea @jon nik uste dot ertzetara ezin dirala ideiak eroan. Eta batzuk azal finegi daukagula onartu. Aldaketa momentu baten gagoz eta ez dot uste guk asko igerriko dogunik baina hurrengoetarako bidea zabalduko dogula pentsatu gura dot.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea