Herrien arteko gerrez hitz egiten digu telebistak, eta Putinen alde edo kontra lerratzen gara (halaxe entzun ditut bi gaur, sagardotegian). Aberatsen intereserako gerrak direla ahazten zaigu, ezta? Ez dira herrien artekoak. Ezta?

Hau pasa didate m.youtube.com/watch?v=YwRrB3uW Ez nuen ezagutzen Alberto Cubero hau. Bikain botatzen ditu esaldiak 👌👌

Eta hau ere irakurri behar da: euskalherria-donbass.org/2022/
"La OTAN, USA y Europa son criminales y asesinos. Las guerras de potencias entras las que incluyo a Rusia deberían ser frenadas todas de inmediato. Los y las trabajadoras del mundo deberíamos estar unidos contra sus guerras, contra todas sus guerras, y contra los oligarcas de un lado y otro. Eso sería ideal. Obreros ucranianos y rusos expropiando a los oligarcas y construyendo un entorno de apoyo mutuo y solidaridad.

Pero..."

"... Pero estamos a años luz de eso y a mi lo que me importa ahora, es que la gente del Donbass podrá salir de sus refugios y jugar en un parque con sus hijos, sin miedo a saltar por los aires, por primera vez en 8 años.

NI GUERRA ENTRE PUEBLOS NI PAZ ENTRE CLASES

25 de Febrero de 2022

Ramiro Gómez
Brigada Ruben Ruiz Ibarruri- Caravana Antifascista de Banda Bassotti"

Beraz: Gerrarik ez, baina Putinen laguntza jasotzen dutenen alde gaude. Ezta?

Esango nuke hori dela nire posizionamendua, baina zalantza dudala hori posizionamendu bat den!

Jarraitu

@mikelgs Irakurri nuen idazki hori, eta atzeraka eragiten nauen matxote-alfa doinuaz aparte ("ni gerrara joan naiz eta zuek ez"), gauza batzuek argigarriak dira. Baina Donbass eta beste gatazkak gogoratzea zilegi izan arren, testua motz gelditzen da. Horrek bakarrik lortzen ez baitu laguntzen.

@txikillana
Ulertzen dut tonuarekin hori sentitzea (pozten naiz zure erantzuna jasotzeaz portzierto, ez zait gustatzen airera iritziak botatzea) baina egia da, bera egon da ta gu ez. Eta ez zait iruditu bere iritziak gehiago balio duela esaten duenik, hobeto informatuta dagoenaren lekutik hitz egiten du.

Hori bai, "el cartelito que sacais todos" hori alda zezakeen eta "cartelito que sacais muchos" jarri. Ze batzuetan interpelatuta sentitu naiz, baina bestetan ni baino ergelagoei ari zitzaion 🤭

@mikelgs Gauza bat hartu behar da kontuan: "lehen lerroan" ari dena (izan tiroak botatzen, izan obusak jasotzen) mankatua geratzen da, fisikoki batzutan, eta moralki beti. Ez da eztabaidarako pertsona egokia, berarendako gai pertsonalegia baita. Erraz sutzen da, eta naturala da (horregatik, historikoki, militarrei politikan parte hartzea eragotzi izan zaie). Hori dela eta, gure matxoteari artikuluan esandako gauza asko barkatzen dizkiot. 😜 Baina esandakoa: diskurtso antzua da, praktikan (1/2)

@mikelgs (2/2) ...hemen arazo potolo bat dugulako, III Mundu Gerra bat lehertzeko arrisku erreala, eta horretara garamatzan bortizkeria-eskalada gelditzeko ez duelako balio.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea