Hiru eguneko entrenamendu militarra lubakietara joateko. Prest egon zintezke ikuskera politiko baten alde bizitza emateko, nahiz eta askok ez dizuten ulertuko, baina txerri aberats horien alde borrokatzeko bizitza eman behar duzu?

18 urteko gazte hauei esan dakiekeen gauza bakarra: zuen odol tanta bat bera ere ez dute merezi, desertatu! #GerrarikEz

@izarobasurko nik ulertzen dut beste aldea (inbaditu dietela herria eta hori defendatzera joatea), baina ez dut hori ikusten argazki horretan. Argazkian ikusten dudanak triste jartzen nau: gazte batzuk marioneta gisa erabiliak kapitalaren mesedetan. Ezerren alde bizitza emango dutenak.

Oker egon ninteke, noski, argazki bat baino ez delako. Baina oso adierazgarria da.

Bai, ni ere oso triste uzten naute. Kasu honetan ukraniarrak dira, baina errusiarrak izan zitezkeen arazo gabe. Argazki berdina izan zitekeela uste dut, gainera. Azkenean beti dira berdinak bizitzak lubakietan uzten dituztenak...
Jarraitu

@izarobasurko @desertorea Haiek, seguraski, ez dute alternatibarik. Beraien kontzientziak, edo inguruko presio sozialak ez die lagatzen. Guk bai, ordea. Frontean ari direnak tiroka ari ez daitezen, erretaguardiakook egin behar dugu lan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea