#Alemaniako gobernuak iragarri du datozen 3 urteetan dirutza bat (200.000.000.000 euro?) inbertituko dituela ekonomia berdea deritzon horretan Errusiako gasarekiko dependentzia saihesteko:
https://www.carbonbrief.org/daily-brief/germany-to-spend-220bn-for-industrial-transformation-by-2026
Espero dut energia berdearen barnean nuklearra sartu ez izana...
Artikuluan azaltzen da, Errusiarekiko gatazka aitzakitzat hartuta Erresuma Batua dagoeneko hariak mugitzen legokeela energia nuklearrarekin duela gutxi egin bezala (Frantziak egindako presioengatik batez ere), gas energiari ere "green pass" delakoa emateko.
Hau da, berriztagarria ez den eta bere ekoizpenak ikuspegi ekologikotik eta jasangarritik hainbat arazo dituen beste energia iturri bat "ekonomia berde" desitxuratu horren poltsan sartzeko mugimenduak. Gure oinordekoentzat beste opari bat...
@otsokume @txopi Lobby energetikoaren norabidea argi xamarra da, itxuraz. https://eibar.org/blogak/amatino/energia-nuklearrak-salbatuko-du-mundua Eta Amatiñok ondo ezagutzen du mundu hori...
@txikillana @txopi pentsatu nahi dut modu bat egon behar dela zoramen honekin amaitzeko.