Want some aholks for fish-shopping in your herry plazamerkate? Here we goaz! https://eibar.org/blogak/orakulua/fish-mojojon-i-wanna-touch
Enrike Sosolak herri-arkitektura “normala” aztertzen jarraitzen dau. Oinguan mugartiak, mendiko aldapak bendian hartzeko terrazak. https://eibar.org/blogak/sosola/mugartea
Ondarruko portuan
mariñelen jakiak
mantel zurietan
errai ederrenak,
haginak xurgatuz,
fortunak gastatuz
ilargiari begira
habanoak erreaz.
Bakailao usainez
bazterrak beteak
ahobetez irentsiz
zati koipetsuak
jeikitzen dira farrez
trumoien hotsera
bragetak hertsirik,
guztiz mozkortuak.
Lepoak okertuz
algara eroan
soinua azkenik
isiltzen den arte,
orduan ozenki,
begirada fierraz,
birao eginaz
zerura begira.
A, eta "Porrot" fanzine historikoan, "Kalamuako Parlamentua" atalaren egilea (seudonimoz).
Bixar, ezagutzen doten kuebarik majikuenera itzuliko gara (Ingurugiro Saillan baimenakin, eta ornitologuekin adostuta), oin dala 10 urteko biharrekin segitzera. Bixar arte, matxiplakak! #speleo #elantxobe #ogoño
Anekdota zoragarrixa: ezezagunak ziranian, RIPekuak ez zittuezen La Pollakuak festi batera gonbidatu, "nahikua punk" ez zirala iritzitta (Arrasateko kaletarrak vs. Aguraingo baserritarrak). La Pollakuen erantzuna "Muy Punk" abestixa izan zan. https://youtu.be/rMXQLFfNZzc Jajaja, zelako sorpresia, ez nekixan RIPekuei dedikautakua zanik!! 😂(gero talde bixak adiskidetu ei ziran).
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana