Hara, ijeztutako beste leiho bat #lekeitio ko Kaia tabernan. https://eibar.org/blogak/orakulua/eskuz-ijeztutako-barrak Baiña hau elegantia da, hain modu fiñian eginda eze, jungurian eta mailluan kolpien markak be igartzen etxakozen. Bestiak gustukuago. 😉
Goguan dakat #eibar en, 90ko hamarkadan, populaziño piramidia ipurdiz gora jartziakin batera jubilauen elkartiak goraka hasi ziranian, "gaztetxe" berbian ereduari jarraittuta euren egoitzei "jubiletxe" deitzen hasi giñala. Eurei etxaken bape gustatzen!! 😀 Hara nun, oin Untzagakuan tabernako karteletan be guztiz normalizauta ikusi doten berba hori.
Plazakolako semaforo soziala: zenbat tut, txio eta mezu botako ete ziran hamendik...? #ExistentzialismoKutrea
Bueno! Ba SARS-CoV-2 birusan aztarnia jarraitzeko Sarian partaide modura estrenau gaittuk. EAEko Fisioterapeuten Elkargoaren "COfpVID plana"ren 3º bertsiño eguneratua, martxan ezarri dogu... https://www.cofpv.org/PLAN_COFPVID.pdf #fisioterapia #covid19
Astelehenean, egun berezia ospatzeko, Aixebe #fisioterapia zentrua, ZABALIK. Hartu zure txanda! #ondarroa
Nere musika ikasketetan ibilbide meteorikua izan neban (goittik behera! 😜). Artian ez nekixan baiña, nere espediente brillantian siñatzaille hain ilustriak nittuanik!!
Jose Inazio Antsorena https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Jose_Ignazio_Ansorena
Tomas Aragues https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Tom%C3%A1s_Arag%C3%BC%C3%A9s_Bernad
Joan den neguan Armintxeko trop-pleinean eginiko obraren helburua koba barruko urei irtenbidea ematea zen, labar-artea kaltetu ez dezan. Obraren ostean, asteburu honetan baieztatu ahal izan denez, uraren maila gutxitu barik, lehen baino gorago igotzen da. http://actualid-ades.blogspot.com/2020/10/armintxe-lekeitio-trop-pleinaren.html #speleo #zientzia #arkeologia #hidrologia III sektoreko grabatuak gutxienez, urpean izan dira berriro. Ura II-I sektoreraino ailegatu den, berriz (tartean lehoiaren panel famatua) BFAren taldeak esan beharko du.
Mi estas #culineitor hodiau, kaj mi kuiras lassagno kun la viando, kaj perzilo, kaj napalm-bechamelo (vi ne povas mangi prestatu eta segituan, bestela tongo varma ne, lo siguiente. Tio estas mia lehenengo toot en la #Esperanto, itzultzaile barik, kaj igartzen da, cu ne? (azentuak, #dizerdidate al mi).
Gero eta gehixago interesatzen jataz frankismo bete-betian "posiblearen artean" jardun zeben euskaltzaliak. Argazkixan Antonio Valverde "Ayalde" (Antton Valverderen aitta), Antonio Arrue abokatu/gastronomoa eta Fernando Artola "Bordari" (Txomin Artolaren aitta), 1962 ko bertsolari txapelketa batean epaille. In: ARRUE ZARAUZ, Antonio, 1979. Jan-edanak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia.
Aupa, etxian ordenagaillu portatil / inpresora zahar bana dakadaz, eta ez dakitt zer egin eurekin. Hamengo freak-geek-teknopataren batek ezertarako erabilliko leukez? (helburu subertsiboetarako, jente behartsuarendako...). Ni erregalatzeko prest.
Ekipoaren ezaugarriak:
Airis markakoa
Mobile AMD Sempron(tm)
Processor 2600+
1,6 GHz, 192 MB RAM
Disko gogorra 37,2 GB
DVD/CD-RW unitatea
4 portu USB
Kableak sartzeko zulo 2: bat telefono kable tamainakoa, bestea sareko kablekoa.
(1/2)
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana