Erakutsi berriagoak

Itsasua politta, penia cayetanuen enbarkaziñoz beteta dagola, bistiari traba egitten.

Planak egin eta gero jakin neban rekin lotutako leku "ospetsu" batera gentozela. eu.m.wikipedia.org/wiki/2009ko Ez naiz nekroturismuan zalia, baiña gure hotela petarduan lekutik 50 metrotara dago... Eraildako pikoluetako bat, naparra.

Harañegungo ur-parkian be, atrakziñuen estalduria ez zan plastikozkua: harri honetan oiñarrittutako mortero berezixa emoten zeban, arlita estilokua, harrixa irudikatzen. 2/2

Erakutsi haria

Geologiaz gitxi dakitt, baiña asko dakixan jentez inguratuta ibiltziak badaka bere eragintxua. Calviako paraje hau behintzat konglomeratu itxurako harriz beteta dago. Kareharrixa itxuraz, baiña bolak ageri-agerixan. Higaduria be halakua. Eta, mapan ikusi dotenez (ez naiz igo), Puig d'en Bou menditxua kobazuloz beteta ei dago. Harri hau etxietan, losetan, eta leku askotan ikusten da, izan osorik (lajak, blokiak), izan mortero modura... 1/2

Onena, duda barik, goizeroko korrikaldi/ igarialdikua izaten jiharduk. Argazki kamara eta ezebe barik (irudiko parajia da, baiña egunez) : eguzki hotza, hondarra hutsa, gaur karrabaso birekin konpartidu dot bustialdixa. 50 bst zmtara hurreratu naiz: bat nere azpixan dzapart egitten, bestia nere muzturretan heguak astintzen... Zoragarrixa izan dok.

Palmanova eta Magaluf, Calvia udalerrixan 60 hamarkadatik hona sortutako auzo turistikuak. Zenbat txoja lagako dabe honek enpresok zergatan? Zelan uko egin halako amamari?

Leku turistikuetako aire girotuan ekarpena baloratzen, beroketa globalaru begira. Egun osuan hutsik dagozen gelak gaberako "fresko mantentzeko" zenbat argi indar? Zenbat disipadore, "kalia berotzen"? Europa iparraldetik gatozen turistok eguzkixa nahi, baiña berorik ez. Hori tranpa da: bertako nekazari, arrantzale eta abeltzaiñak badakixe berua dagonian aguantatzen, eta hotza dagonian bardin. Homo sapiensok bide txarrian gabiz.

Eta oin betikua: fantaseatzen hastia, zelakua izango ete zan hau 60ko hamrkadako turismo ufalan aurretik. Paradisua benetakua!

Espeleologian, bizkarra apoiatzeko lekurik ez dakagunian, hau egitten dogu. Beste aktibidaderen baten egitten ete da hori?

Ez nabil diruz sobrante, baiña egunotan ezinbesteko gastu batzuk egittia tokau jata: bury bat, eta Aranzadikuen euskal planisferixua. Etxian falta ezin dirazen gauzak!

Hona, oso gitxi esploratu izan dan ren arlo bat. Treating sexual dysfunction in chronic pain patients (Toby Newton-John, Suzanne Brook). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2000. Topical issues in pain 2. Biopsychosocial assessment and management. Relationships and pain. Physiotherapy Pain Association.

Garraitz ugarteko indusketa kanpainetako onena, kartelak. 😀 Jon Zubiaur-ek eginda, Alfredo Moraza ikono dala (Warholek Marilyn modura)

Jentia oso berotuta dabil, karabanak erosi eta erosi... baiña uste dot saltzailliak erostailliei ez detsela asko esplikatzen gero aparkatzeko izango dittuezen arazuak eta debekuak. Lekeitio noraezian dabizen karabanez beteta dago.

Oooh boy, me lo dicing o me lo cuenting? 😂 Zenbat halako juan-etortzen ikusi dittudazen 1993tik hona... (momentu honetan irratifrekuentzia eta elektrolisi perkutaneua dabizen legez) In: WATSON, Paul. KENDALL, Nicholas. Assessing psychosocial yellow flags. In: GIFFORD, Louis (editorea). 2000. Topical issues in pain 2. Biopsychosocial assessment and management. Relationships and pain. Physiotherapy Pain Association.

Bandres Bidaiarien Txokoak, Josu Iztuetak eta konpainiak Felix Ruiz de Arkauteri eginiko omenaldia, Erronkariko San Marti Harrian, gaur gauean (2021-VII-24).

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea